www.franckdolosor.com berriketaria reporter journaliste periodista
www.franckdolosor.com  berriketaria  reporter   journaliste  periodista

 

   Franck Dolosor Haltza (1977) senpertarra kazetaria da 1996tik. Euskal Telebista, DEIA egunkaria, Radio Euskadi, Gure Irratia, GAZTEA irratia, edo Radio France taldean lanean aritu da, edo ari da, euskaraz, espainolez eta frantsesez. 

 

   Kolaboratzailea Biba Zuek ETBren saioan, enpresabidea eta atalaiainfos 

atarietan.

       

   Hizkuntzak biziki gustatzen zaizkio, eta hiru horiez gain, ingelesez moldatzen da ere; gaskoiera eta katalana ongi ezagutzen ditu ere. 2017ko apirilean, Baiona eta Aturri Beheko Gaskoi Akademiaren kide izendatu zuten. 

 

   Gaskoiera sustatzeko, Gascon Mèdia

eta bere sare sozialak sortu ditu. 

 

  2026ko udazkenean Adishatz, Agur izeneko liburua plazaratuko du gaskoierak Baiona aldean duen presentziari buruz.

 

 

Liburuak

 

   Bere inguruan gertatzen dena ulertzea eta azaltzea gustatzen zaio bainan, oroz gainetik, jendeek berek zer sentitzen duten erakutsi nahi du, bere ustez, ez baita jendeekin mintzatzea bezalakorik...

 

  2009ko udazkenean, bere lehen liburua plazaratu zuen, “Senperetik Senpererat, begirada bat hogoigarren mendeari” (Elkar).       

                     

   2010ean, Matxin Irabola Senpereko bertsulariari buruzko biografia idatzi zuen.

 

   2025ean Gernika Batailoiari buruzko liburua plazaratu zuen.

 

 

Dokumentalak

 

   2015ean, Gernika Batailoia dokumentala aurkeztu zuen euskaraz eta gaztelaniaz ETBn; eta frantsesez France 3 Aquitaine telebistan.

 

   2017ean, Estitxu kantariari buruzko dokumentala aurkeztu zuen euskaraz ETB1n

 

   2023an Estitxu dokumentala frantseserat itzuli zuen.

 

   Urteetan egin erretratu eta erreportaien galeria argitaratu du ere.

Miresten dudan Jean Haritschelhar euskaltzain buru emerito zenak zioen bezala: "Gauden gu, eta goazen aintzina!"

    Lagun onekin orenak labur !