“Senperen gaindi” liburuak belaunaldi desberdinetako hogoita hamar bat senpertarren erretratu saila biltzen du. Bertsulariak, laborariak, saltzaileak, irakasleak, dantzariak, kantariak, artistak, berriketariak, kirolariak, pilotariak, apez eta serorak...gizon eta emazteak, adin batekoak edo arrunt gazteak, euskaldunak edo erdaldunak, denek dute beren tokia liburuan. Lagun bakotxa argazki batekin eta euskarazko testu batekin aurkeztua da. Beren alde ezagunetaz gain, alde ezezagunagoak eta anekdotak aipatzen dira hurbiltasuna lantzen duen liburuan...