www.franckdolosor.com berriketaria reporter journaliste periodista
www.franckdolosor.com  berriketaria  reporter   journaliste  periodista
Dokumentalaren aurkezpena Gernikan 2015eko urriaren 7an, Paco Perez eta Jose Ramon Aranberria gudariekin

  

   "Gernika Batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)" dokumentalak faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal talde militarraren historia gogoratzen du. Kontakizuna 2015eko apirilean hasten da, Pointe de Grave aldean gudariei egin zitzaien omenaldiarekin. 70 urte lehenago naziengandik askatzen lagundu zuten Frantziako Medoc eskualdea.

 

   Hau da abiapuntua, baina historia askoz lehenago hasi zen, etxean, Euskal Herrian, Gerla Zibila garaian. Gerla galdu eta, Eusko Jaurlaritzak eta milaka euskaldunek erbesterat ihes egin behar izan zuten baina Frantzian ere gerla bera aurkitu zuten, faxismoaren kontrakoa, dimentsio handiago batekin: Munduko Bigarren Gerla. Gernika batailoia osatu zuten gizonek Errepublikatik hona Euskal Herriaren bizi ibilbidea berreraiki zuten.

 

Gernika, Euskadin eta munduan

 

   Faxismoari militarki buru egin zion Gernika Batailoiaren jokaera ez zen ekintza isolatua izan. Jose Antonio Agirre Lehendakaria buru zuen erbesteko gobernuak hainbat ekimenei egin zien aurre: diplomazia, espioitza, pertsonen laguntzea... Aliatuen babesa zen helburua, Francoren erorketa eta etxerat itzultzea.

   Hura zen "askatasun itxaropena", hura egiazko borroka Franciso Pérez "Paco" eta Jose Ramon Aranberria "Matxote" gudariek kontatua. Gernika ez da bakarrik 1937ko bonbardaketa. Zortzi urte geroago zutik dagoen herri baten sinboloa da askatasunaren alde borrokatzeko Euskadin eta munduko edozein tokitan!

 

                    *********************************

 

Dokumentalaren zatiak:

 

http://www.baleuko.com/zerbitzuak/dokumentalak/74/gernika-batailoia

 

Dokumental osoa ikusteko: (1h10 ETB1)

 

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/gernika-batailoia-askatasunaren-ametsa-1945-2015/5320/105693/gernika-batailoia-askatasunaren-ametsa-1945-2015/

 

 

    Lagun onekin orenak labur !