Adishatz, Agur!
Baiona euskalduna ote da, edo gaskoia? Baina zergatik hiriaren nortasunaren bi osagai garrantzitsu horiek buruz buru kokatzen ditugu maiz? Bi mila urteko historia duen hiria euskalduna eta gaskoia da denbora berean... eta unibertsala ere bai!
Baiona eta Aturri Behe aldeko Gaskoiera Akademiaren sortzearen mendeurrenaren karietara, Franck Dolosor kazetariak gaskoieraren eta gaskoi kulturaren historia eta presentzia aztertu ditu Lapurdi eta Baxe Nafarroako iparraldeko herrietan. Lan honetan, kazetari poliglotak zenbait ibilaldi proposatzen ditu ere Zuberoan eta Pirinioetako hegoaldean.
Miarritzetik Burgue-Erreitiraino, Angelutik Akamarrera, Bardozetik Iruñera, Erangon, Hondarribian, Pasaian, Donostian eta, bistan dena, Baionan barrena, ongi etorri ibilaldi historiko, linguistiko eta kultural honetara.
Adishatz, Agur! Ezagut itzazue okzitanieraren presentzia Aturri ibaiaren hegoaldean, eleaniztasunaren onurak eta elkarrizketa sail zabala ere, besteak beste, Paul Molac diputatuarekin; Guy Mondorge, Gaskoiera Akademiako presidentearekin; Fanny Lartigot, Euskal Hirigune Elkargoak gaskoia garatzeko duen misiodunarekin, Peio Dibon-Elissiry, ondare-biltzailearekin; Marie-Laure Lasserre Durrosier, Ací Gasconha elkartearen kidearekin eta Michel Feltin-Palas kazetariarekin.
Argitalpena 2026ko udaberrian