2025eko maiatzaren 8an 80 urte betetzen direla-eta Munduko Bigarren Gerla Europan bururatu zela, Franck Dolosor kazetariak Gernika Batailoiari buruzko liburua plazaratu du Pamiela argitaletxearekin.
2015ean euskal brigada honi buruzko dokumentala egin zuen Iban Gonzalez zuzendariarekin.
Orain kazetari lapurtarrak Gernika Batailoiari buruz sekula agertu ez diren argazkiak, agiriak eta elkarrizketak argitaratu ditu.
Liburua euskaraz idatzia da, eta baliteke noizbait gaztelaniaz eta frantsesez agertzea ere.
Aurkezpenak:
-Apirilak 5, Gernikan 11:30 gudarien senide eta Imanol Pradales lehendakariarekin
-Apirilak 21, Sarako idazleen biltzarrean, egun osoan. Hitzaldia 16:15
Erosketa:
Liburua erosteko egin klik hemen
Gernika, ez da bakarrik bonbardaketa, Picassoren margoa edo izen hori zuen informazio sarea. Munduko Bigarren Gerla hastear zegoela, naziek Euskadiren askatasunaren sinboloa suntsitu nahi izan zuten, eta entsegu orokor odoltsuan, Bizkaiko herria Europa osoko lehen biktima izan zen.
Dena den, dolua dolu, oraindik zutik ziren euskaldunek ez zuten sekulan duintasuna galdu eta beren buruan aske sentitzen ziren. Zortzi urte geroago, Reicha erorarazteko, amerikarrek eta errusiarrek Berlin inguratzen zuten bitartean, okupatzaile naziengandik Frantzia osoki askatzen laguntzen agertu zen Gernika: Gernika Batailoia, hain zuzen, Jose Antonio Agirre lehendakariaren ametsa.
Euskal Herria bezala, euskal brigada ere zutik zegoen. 1937eko apirilaren 26an lehen biktima izan zenak ezinbestean azken gatazketan esku hartu behar zuen 1945eko apirilean Frantzian, Euskaditik urrun izan arren.
1944ko uda bukaeran Bordele aske zegoen baina Pointe de Grave lur muturrean gotortuta zeuden Alemaniako lau mila soldaduk portuko sarrera oraindik blokatzen zuten.
Gernika Batailoia azken okupatzaile horien aurka borrokatu zen. Gatazka horretan bost gudari hil eta hogei bat zauritu ziren. Geroago Gernika Batailoia Ertzaintza osatzeko ahaleginean muina bera izan zen.
Gernika ez da bakarrik euskaldunek jasan zuten bonbardaketa. Askatasunaren alde borrokatzeko prest zen gizon taldea ere bada Gernika; Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa!
Erosketa:
Liburua erosteko egin klik hemen